XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UDA-BURU eta NEGU-BURU
Lehen-euskaldunek urtea aro bitan zatitu zuten, hau da, uda ta negutan.

Negu ostean Uda-berria zetorren eta gero negu aurretik ud-egona edo Ud-azkena.

Naturakin estu lotuta bizi diren herri guztiek bezala, Euskal-herritarrak ere eguzki argiaren menpean bizi ziren.

Horregatik Udaburua (eguna laburtzen hasten den eguna) eta Neguburua (eguna luzetzen hasten den eguna) egun oso bereziak ziren.

Gaur egun biok bataiatuta dauzkagu, San Juan bezala lehenengoa eta Gabon edo Natibitate bezala bigarrena.

Bigarren honi buruz Eguberri izenak bere jatorrizko esanahiara apurtxo bat hurbiltzen gaitu.

Badakigu nola, Elizak Jesus-en Jaiotza ospatu orduko, Erromatarrek Sancto Deo Soli edo Invicto Soli, hau da, Eguzki Jainko Santuari edo Eguzki garaitzaileari Neguburu eguna eskeintzen zioten.

Elizak, egiazko Eguzki garaitzailea Jesus zela ta Jesusen jaiotza Neguburu ordez ospatu behar zela erabaki zuen eta Udaburu bezala San Juan-en jaiotza.

Gure denboran ere horren antzeko erabakia hartu du Elizak, Maiatzaren lehenengo eguna San Jose langileari eskeintzen diolarik.

Hori horrela, kristau orrien tartetik aintzinako enbor eta sustraitara jaizten ahal egina egin beharko dugu.

Udaburu-San Juan. Udaburuan nahiz Neguburuan, gauza bat da mundu zabalean beti eta edonola behar beharrekoa: Sua, noski.

Gabonetan txapan eta Sanjuanetan plazan, esan ohi da.

Edozein mundu aldean aurkituko duzu ohitura hau: sua egin eta beraren inguruan dantzan ibiltzea.

Suak bait dakar argia eta berotasuna.